Bizikidetza, kiroltasuna, euskara eta emozioen kudeaketa sustatu nahi dituzte Bergarako Kirol Elkartean, eta helburu horri forma emateko Gozatuz ikastea proiektua jarri dute martxan. Elkarteko ehun bat lagunek parte hartu zuten aurreko astean egindako dinamikan. Agorrosin eta Ipintzako futbol zelaietan elkartu ziren balore horien inguruan gogoeta egiteko. Emaitza horma irudietan jaso zuten.