- Hainbat teknika artistikoren bidez, ikusezin bihurtu zituzten zazpi euskal emakume aitzindariren istorioak antzeztuko dituzte gaur kaleetan Oñatiko Elkar Heziko ikasleek. Ginelako gara antzezlanak hainbat agertoki izango ditu: Etxaluzen hasi (18.00etan) eta Lazarragan bukatuko da (19.15). Azken gune horretan edukiera mugatua izango denez, aurrez eskatu behar da gonbidapena, 943 718 272 zenbakira deituta, edo WhatsApp bidez (688 621 195 ).