- Mondragon Unibertsitateko (MU) Ikus-entzunezko fakultateko ikasleen eskutik, euskal film laburren XIV. Huhezinema jaialdia gaur hasiko da. Besteak beste, MU Saileko filmak proiektatuko dituzte Arkupen (15:00-18:30). Bihar, Sari Ofizialeko filmak erakutsi ondoren, sari banaketa egingo dute, 19:00etan hasita (https://www.twitch.tv/huhezinema/ helbidean ere ikusteko aukera egongo da).