- Debagoieneko Mankomunitatearen eskutik, Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa jarriko da martxan hilaren 28tik aurrera. Gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu egitasmo honek. Goi mailako titulazioa duten eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko eskualdeko gazteei zuzenduta dago. Izena emateko epea datorren ostegunera arte dago zabalik. Eskabide orria Mankomuniteko web orrian edo bertaratuta jaso daiteke.