- Udala eta Debalai merkatarien elkartea gustora geratu dira Erosi Deban bono kanpainak izandako harrerarekin. Udalak 12.000 euro bideratu zituen udalerriko merkataritza eta zerbitzu entitateak laguntzeko kanpaina horretara eta “oraindik establezimenduren batean bakarren bat gelditzen bada ere, bono gehienak erabili dituzte jada herritarrek”. Denera 25 merkataritza eta zerbitzu establezimenduk hartu dute parte kanpainan eta bakoitzari 49 bono egokitu zitzaizkion. Bonoak 30 eurokoak izan dira (horietatik 10 euro Udalak jarri ditu).