- Zinegoak, GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Arrasatera helduko da datorren ostegunean. Hainbat film labur ikusi ahal izango dira Kulturaten, 19.00etatik aurrera; horien artean, Mi pequeño gran samurai, Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen duena.