- Urriaren 4an Durana kaleak artisau atxabaltarren topaketa jasoko du. “Tokiko sormena erakutsi nahi da eta asmoa ekimenak jarraipena izatea da”, adierazi dute udal Kultura sailetik. Postuek segurtasun neurriak mantenduko dituzte eta 11.00etatik 15.00etara bisitatu ahal izango dira.