- Arrasateko Amaia an-tzokiak bi ekitaldi hartuko ditu hil honetan. Datorren igandean Patxo Telleria eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Simplicissimus umorezko kabareta antzeztuko da, 19:30ean hasita. 26an, aldiz, Dantzaz konpainiak #56 ikuskizuna estreinatuko du (19:30). Koronabirusa dela eta, aforoa 160 eserlekutara mugatu da. Sarrerak lehiatilan edo www.arrasate.eus-en eskura daitezke.