- Arrasateko Egipe kultur elkarte gastronomikoak bazkide izateko geratzen zaizkion 15 plaza herritarren eskuetara jarri ditu prezio berezian, 650 euroren truke, hain justu ere. Santamaina auzoko elkarteak egungo arautegira egokitzeko eraberritze lanak burutu beharra ditu datozen hileetan eta, bazkide berriak erakartzeko helburuarekin, aipatutako eskaintza kaleratu du.

Plaza horietako bat erosteko interesa agertzen dutenek 650 342 798 (Andoni) edo 658 725 254 (Asier) telefonoetara deitu behar dute. Lanak uztailean hasteko asmoa dute eta, dena ondo bidean, urrirako egongo lirateke amaituta.