- Larrin plazako bidegurutzean argiteria hobetzeko lanak hasi ditu aste honetan Aretxabaletako Udalak. Argi gutxiko ibilbide honetan ikuspena eta segurtasuna areagotzea da proiektu honen helburua. Gainera, argi-puntu berri bat jarriko da Lausitta kalerako bidean, zehazki, parrokiaren parean dagoen zebrabidearen ondoan. Jarduera horrek 7.577 euroko kostua du.