- Maiatzaren 11tik aurrera ostalaritza sektoreko negozioek terrazak ireki ahal izango dituzte, baina mugekin. Espainiako Gobernuak iragarri duenez, tabernek eta jatetxeek beren eremuetako azaleraren %30 baino ezin izango dute erabili. Hala ere, Arrasateko Udalak terraza bakoi-tzak duen azaleraren bikoitza baimenduko du.

Erabakia ostegunean eman zuten aditzera tokiko gobernu batzarraren ondoren. Neurri honek ez du inolako kosturik izango, baina “oinezkoen ibilbidea bermatu beharko da”, azpimarratu du Udalak.