oñati - Euskaraz eta gozamenetik disfrutatzeko aukera izango dute beste behin lau urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutilek. Oñatiko Udalak ekainaren 29tik uztailaren 24ra arte antolatuko ditu aurtengo udaleku irekiak, eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago. “Beti bezala ekintza ezberdinak egingo dira haurren nahi eta gogoetara egokituz, hala nola, uraren eguna, eskulanak, jolasak, ibilaldia, kanpaldia… Aurreko urteetan bezala, gaztelekua izango da topalekua”, azaldu du Ion Lopez Gazteria teknikariak.

Berritasun gisa, inskripzioa online bidez egin daiteke udalaren atarian (www.oñati.eus), baina ondainketaren ziurtagiria eta izen-emate orria udaletxean (HAZ) eta Txalokan ludotekan ere entregatu ahal izango dira. Lehen umeagatik 71,53 euro ordainduko dira; 61,31 euro bigarrenagatik, eta 51,09 euro hirugarrenagatik. Ez da epez kanpoko izen-ematerik onartuko, eta azken eguna hilaren 20a da.

arte udalekuak Bestalde, arte udalekuen bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko gaztetxoak Eltzian elkartuko dira, marrazkigintzan, eskulturan eta margogintzan, besteak beste, treba-tzen. Matrikulazioaren prezioa bera izango da eta izen-ematea online egiteko aukera ere eskaitzen da.

Bi udalekuetan begirale lanetan ari-tzeko martxoaren 20a baino lehen eman behar da izena HAZen.