bergara - "Garbi dugu gure historia guk ez badugu kontatzen beste batzuek kontatuko dutela edo ahaztu egingo dela, eta hori ekiditera dator, besteak beste, aurkeztera gatozen dokumentala". Hitz horiekin azaldu du Ahaztu Barik taldeak Seminarixoan martxoaren 13an (20:00) estreinatuko duten ikusi-entzunezkoaren helburua.

Egia bat: Bergara ezkertiar eta abertzalearen historia izenburuko lana ikusteko sarrerak salgai daude Pol-Pol eta Arrano tabernetan, bost euroren truke. 71 minutu irauten du dokumentalak eta herriko "militante ezkertiar eta abertzaleak" dira protagonista. Ane Miren Alberdi, Jose Luis Elkoro, Pello Belastegi, Mila Elorza, Eukene Gracia, Aittor Arantzabal, Agurne Barruso, Ane Jauregi eta Aitzol Gandiaga elkarrizketatu dituzte.