oñati- Debagoieneko Mankomunitateak 9.855.000 euroko aurrekontua izango du 2020rako. EH Bilduko eta Leintz Gatzagako ordezkariek alde bozkatu zuten asteartean egindako batzarrean. EAJkoak, aldiz, abstenitu egin ziren. "Gustura gaude landutako aurrekontuekin. Garrantzizko zenbait gai lantzen hasteko mugarri ditugu aurrekontuok, eta aurreko legealdian blokeatu ziren hainbat ekimenei ere berrelduko diegu", azpimarratu zuen Mankomunitateko presidente den Maite Antonek.

Besteak beste, turismoko plan estrategikoa garatuko da eta Gizarte Zerbitzuen mapa eratuko da. Hondakin bilketari loturiko zenbait gai lantzeko partidak ere adostu dituzte. Tartean, 20.000 euro bideratuko dituzte hondakinen karakterizaziora. -A.D.