oñati - Munazategin, bidegorriaren ondoan, komun publikoa jarriko dute gaur. 2018an gauzatutako Partaidetzazko aurrekontuen prozesuan herritarren babesik zabalena jaso zuen pasealekuetan zerbitzu hau jartzeko aukerak. Berez garbitzen den komuna San Pedro eta Madalena artean atonduko dute, Munazategiko bihurgunean zehazki. "Egunean bertan (gaur) egongo da erabilgarri, argindar, ur-hornidura eta saneamendu loturak egin ondoren. Iturri bat ere ipiniko da", azaldu zuen udal Gobernuak.

Bigarren komun publikoa Olabarrietan kokatuko da, eta hornitu eta instalatzeko kontratazio prozesua martxan dago.

Partaidetzazko aurrekontuei esker, erdiguneko hainbat gunetan zaborrontzi berriak ere ipin-tzen ari dira egunotan. -A.D.