oñati - Baltistan Fundazioa nazioarteko lankidetza eredu berrien bila dabil, eta horiek bilatzeko helburuarekin, orain arte egindako bideari buruz jardungo dute gaur Oñatiko kultur etxean. Ekitaldiari hasiera emateko (19.00) I forgot myself somewhere izenburuko laburmetraia ikusteko aukera egongo da. “Hushe ibarreko emakumeen bizitza gogorraren ideia xume bat eskainiko da; baltieraz eta ingelesez dago, baina gaztelerazko azpitituluez lagunduta”, adierazi dute Baltistan Fundaziotik.

Ondoren, solasaldiari ekingo diote hiru parte-hartzailerekin: Shazi Maryam (Oñatiko Mondragon Unibertsitatean ikasten aritu den neska baltiar gaztea), Pedro Ibarra (giza eskubideen eta demokrazian aldeko borrokan “erreferentea” eta Baltistan Fundazioko presidentea) eta Alberto Iñurrategi mendizalea (Fundazioko partaidea ere bada). - A.D.