oñati - Ganbara Faktoriak Koloretako munstroa ikuskizuna estreinatuko du gaur Oñatiko Santa Ana antzokian (18.00etan). Maxk izeneko munstroa da protagonista, eta hark sentituko duen emozio-korapiloa askatu beharraren aitzakian, lotsa, maitasuna, beldurra, bakardadea eta amorrua belazako sentipenen inguruan jardungo dute. Hamar emozio denera, bakoitza kantu eta eszenografia banarekin jantzita.

Ganbara Txiki abesbatzako bederatzi eta 12 urte bitarteko 25 kiderekin batera, Eli Mendiaraz piano-jotzaileak eta narraitzaile lanak egingo dituen Miel Guridik ere parte hartuko dute. Maxk munstroari ahotsa Txomin Maidaganek jarriko dio, eta bizia emango diona Aitor Garitano izango da.

Sarrerak Txokolateixian salgai daude eta baita gaur arratsaldean leihatilan ere. Hamar urtetik beherakoek bost euro ordainduko dute, eta gainerakoek, zortzi euro. -A.D.