aretxabaleta. Amaia Ume denda aurtengo Aretxabaletako Gabonetako erakusleiho lehiaketaren garailea izan da. Alde batetik, erakusleiho onenaren saria eskuratu du, 300 eurokoa, eta bestetik, Gabonetako euskarazko mezuarena, 150 eurokoa, Aretxarte elkarteko establezimenduetan gastatzeko. Epaimahaiak hainbat ezaugarri kontuan hartu ditu: orijinaltasuna, argien erabilera, eraginkortasuna eta kalitatea, besteak beste. Argazkia: A.D.