Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia ospatuko da datorren irailaren 3an IMH ikastetxean, Elgoibarko Izarra elkarteak eta Udaleko Kirol eta Euskara sailek antolatuta. Jardunaldia hainbat adituren eta goi mailako kirolarien partaidetzarekin egingo da eta bertara-tzeko interesa duten guztiek uztailaren 15era arte eman dezakete izena Elgoibarko Izarran (943 741 626 telefono zenbakia) edota Udal Kirol Patronatuan (943 744 415).

Ezkura al Ezkara zikloaren aurtengo jardunaldian "Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina?, Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak?, Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola?, Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea?, Kirola ere herrigintza al da?, Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari?, Eta euskarak?; Zelakoak dira eliteko kirolariak?, Bizimodu erosoa al dute?" bezalako galderei erantzuten saiatuko dira. Hala, Elgoibar, kirola eta euskara izango dira aurtengo jardunaldiko osagaiak.

Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia 9.30etik 14.30era bitartean burutuko da eta amaitzerakoan pintxo-bazkaria izango da.

Hasteko harrera-ekitaldia egingo da eta horren ondoren euskara eta kirolari lotutako gai ezberdinak jorratzeko hitzaldiak eta Joxe Mari Apaolaza kazetariak gidatuko duen mahaingurua izango dira. Azken ekitaldi hori Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute? izenburupean egingo da eta bertan Xabi Prieto Real Sociedad-eko futbol jokalari ohiak, June Loidi Bera Bera taldeko jokalariak eta Jokin Altuna pilotariak parte hartuko dute.

Prezioa 10 eurokoa da (doanekoa Elgoibarko kirol elkarteetako kideentzat eta 15 eurokoa bazkaltzera geratzen direnentzat).