- Herritar talde batek Gabon hauetarako ehundaka pieza erabiliz osatu dituen bi Jaiotza ikus daitezke, urtarrilaren 9ra arte, Garagartza eta Azpilgoetako elizetan. Jaiotzak arratsaldero ikusi ahalko dira: Garagartzako elizan ipinitakoa 16.30etik 17.30era arte egongo da irekita eta Azpilgoetan jarritakoa 17.30etik 18.30era arte.