- Elgoibarko Izarra elkarteko Atxutxiamaika aisialdi taldeak Haur Hezkuntzako neska-mutilei zuzendutako ekintza ugari antolatu ditu Eguberrietako oporraldirako eta bertan parte hartzeko interesa dutenek bihar arte eman dezakete izena Elgoibarko Izarra elkartearen web gunean edo bulegoetan. Edonola ere, informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 741 746 telefono zenbakira dei dezake.