- Ongi Etorri tabernak Arrate kultur elkartearen XVII. San Andres Pintxo lehiaketa irabazi du; bertako produktuekin egindako pintxo onenaren saria Baratze tabernarentzat izan delarik. Publikoaren saria Hirurok tabernaren-tzat izan da (1.814 boto zenbatuta) eta Skape tabernak aipamen berezia jaso du, bere pintxoaren "freskotasun eta zaporeen originaltasun eta orekagatik".