- Eibartarrek Jose Luis Irigoien argazkilariaren Hondar-tzan izeneko erakusketa ikusteko aukera izango dute gaurtik abenduaren 12ra bitartean Arrate kultur elkartearen Topalekuan. Astegunetan 19.00etatik 21.00etara arte bisitatu ahalko da eta asteburuetan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.