- Udalak antolatuta, Konpromisoa antzezlana ikusteko aukera izango da datorren larunbatean (19.00etan) San Agustin aretoan. Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga aktore ezagunak igoko dira oholtzara eta bertaratzeko interesatuek dagoeneko eros ditzakete sarrerak (3 eurotan) Morroskilo dendan edota Udaletxean.