- Bi urteren ondoren, Mutrikuko Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertu berezia eskainiko du datorren larunbatean (13.00etan) Zabiel plazan (eguraldi txarra bada emanaldia kultur etxeko ganbaran egingo dute). Musika Bandatik aurreratu dutenez, Josean Pascual zuzendariaren aginduetara ospatuko den kontzertu hau "sorpresaz beterikoa" izango da. Herritar guztiak gonbidatuta daude.