- Assata, musika beltzaren eragina duen Arrasateko taldeak, kontzertu berezia eskainiko du bihar (18.30etik aurrera) Soraluzeko Gaztelupe tabernan. Assata taldeak funk, soul, pop, elektronika, rock, punk edo rap bezalako estilo ezberdinak nahasten ditu bere abestietan.