- Itziarko Auzo Udalak, Luzaro ikastetxeak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Itziarko herrigunearen eta industrialdearen arteko eremuan kokatuta dagoen jabetza publikoko lursail batean putzu didaktikoa sor-tzeko auzolanerako deia egin dute ostiral honetarako. Auzolana 17.00etatik 19.00etara egingo da eta nahi duten guztiek (haurrak eta helduak) parte hartzeko aukera izango dute (ez dago aurrez izena eman beharrik).

Auzolana Aranzadiko adituen gidaritzapean burutuko da eta egin behar den lanerako tresneria (urarentzat geruza iragazgaitza ipini, lurra egokitu eta putzuari bueltan egurrezko hesia ipiniko da) Zientzia Elkarteak jarriko du eskura.

Era berean ikasleei bideratutako tailerra eskainiko da, "urmael ekosistemen mamia azalduz, eta aurrerantzean egingo den jarraipenaren berri emanez"; eta hezeguneetako bizidunei buruzko erakusketa jarriko da ikusgai Itziarko eskolako jolas patioan gaurko egunean zehar.

Hala, bertaratzen diren guztiek putzu edo urmaelak izango duen bilakaera aztertzeko aukera izango dute. Gainera, lanak amaitzean auzolanean parte hartu dutenentzako mokadutxoa izango da.