- Mutrikuko Udalak herriko Irisgarritasun Plana eguneratzeko prozesua abiatu du eta herriko eragile ezberdinekin gaia lantzen aritu ondoren, mutrikuarren ekarpenak jasotzeko batzar irekia antolatu du datorren astelehenerako. Bilera hori Zabiel kultur etxean egingo da (18.30ean) eta bertaratzeko interesa duten guztiek dagoeneko eman dezakete izena Turismo Bulegoan edo komunikazioa@mutriku.net helbidera idatzita.

Udaletik azaldu dutenez, "datozen urteetan Mutriku irisgarriago izateko lanketan ari gara, Irisgarritasun plana eguneratzen". Hori dela eta, "herritarren ekarpenak ezinbestekoak dira".