- Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatzen duten Udako Musikaldiaren XXXVIII. edizioarekin gozatzeko aukera egongo da datorren hilabetean Deban.

Pandemia dela eta, bizi dugun osasun egoerara moldatutako formatu txikiko lau kontzertu izango dira aurten abuztuko ostegunetan, elizan edo klaustroan. Emanaldi guztiak 20.00etan hasiko dira eta bertaratzeko interesa duten guztiek Turismo Bulegoan eskura ditzakete gonbidapenak.

abiatzeko Helmut Hauskeller alemaniarrak eta Stanislav Surin eslovakiarrak Anima Mundi kontzertua eskainiko dute abuztuaren 5ean. Hurrengo ostegunean (12an) Joxan Goikoetxea eta Euskamerataren txanda izango da; 19an Liana Gourdjia biolin-jotzailea arituko delarik. Azkenik, Sigma project quartet saxofoi laukotearen eta Cecilia Bercovich biolin jotzailearen kontzertua egongo da 26an.