- Pandemia ez balitz itziartarrek Kopraixetako egun nagusia ospatuko zuten datorren igandean. Festarik ezean, McOnak talde lekeitiarraren kontzertua egongo da egun horren (19.00etan) Itziarko elizan (jendea modu ordenatuan sartzeko 18.30ean irekiko dituzte elizako ateak).

Pertsonen arteko distanzia bermatzeko aforo mugatua izango da eta kontzertuaz disfrutatzeko interesatuek aurrez egin behar dute sarreraren erreserba 943 199 255 telefono zenbakira deituz (goizez) edo labur.eus/mconak helbidearen bitartez. Prezioa hamar eurokoa da (hamabi urtetik beherakoentzat doanik da baina hauek ere beharrezko dute izena ematea).