- Mendaroko Udalak Alkorta eta Sahatsu baserrietarako landa bideak azken hau Ospain Gain futbol zelaia baino lehenago dagoen bide zatia- berrituko ditu datozen hilabeteotan. Udalak 114.558 euroko aurrekontua (BEZ barne) bideratuko du lan horietarako eta aurreikuspenen arabera, "urrirako" amaituta egongo dira.