- Tertuliak egitasmoaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko antolatuta, Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965) eta Helena Xuriok (Zugarramurdi, 1970) elkarlanean idatzi duten Sugarren mende liburua aurkeztuko dute gaur (19.00etan) Aita Agirre kulturgunean. Pandemia dela-eta, aforoa mugatuta egongo da eta bertaratzeko interesatuek Elgoibarko Izarra elkartean (943 741 626 telefono zenbakia) jaso dezakete gonbidapena.