- Debako Ostolaza Udal Liburutegiak jakinarazten du udako ordutegia izango duela irailaren 6ra arte (atzo sartu zen indarrean). Hori dela eta, astelehenetik ostiralera bitartean Liburutegi orokorra 9.00etatik 14.00etara arte egongo da irekita. Haur eta gazteen liburutegiak, berriz, 10.00etatik 13.00etara bitartean eskainiko ditu bere ohiko zerbitzuak.