- Pandemiak sortutako osasun egoera dela eta, Kopraixak eta bestelako festak ospatzeko aukerarik ez da izango baina itziartarrek kultur ekintza ugarirekin disfrutatu ahalko dute uda honetan zehar; Itziarko Auzo Udalak prestatutako egitarau zabalari esker.

Hasteko, San Juan egunaren bezperako su-festa egongo da eta horren ondoren, mendi-irteera txikia (ekainaren 27an), Sara Zozayaren kontzertua (uztailaren 10ean), Aritz Ganboa artzain protagonistak eta Xabier Unanua zuzendariak Burugorrin aurkeztuko duten Bideak dokumentalaren emanaldia (15ean), mendi irteera handia (18an) eta Kiki, Koko eta Moko pailazoen Bizi Bizi Zirkua ikuskizuna (25ean).

Antolatzaileek udako ekitaldietan parte hartzeko “izena aldez aurretik ematea” gomendatzen dute, Itziarko harrera bulegoko 943 199 255 telefono zenbakira deituz (8.00etatik 15.00etara bitartean) edota apuntatu@itziar.eus helbidera idatziz.