- Landaola elkarteak, Debemenek, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak, Debako baserritarren azokaren egoera ezagutzeko diagnostikoa eta aurrera begira azoka bera balioan jartzeko ekintza-plana egin dituzte aurtengo lehen seihilekoan. Hori dela eta, azoka balioan jartzeko prozesuaren berri emateko saioa izango da gaur (18.30ean) udaletxean.