- Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak elkarlanean antolatzen duten VI. Deba 100 hitzetan literatur lehiaketaren sariak banatu zituzten ostegunean, Liburuaren Egunaren egitarauaren baitan.

Aurtengo edizioaren lau sariak (350 eurokoak) Deban geratu dira.

Euskarazko modalitateko lan onenaren saria Nagore Dorronsorok eskuratu du, Prepesiozko bizitzan lanarekin; euskaraz egindako saritu gabeko herriko lan onena Arantza Iriondok idatzitako Aldats-goiko aska obrarentzat izan delarik. Gaztelaniazko ataleko bi sariak, berriz, Rafa Bravok jaso ditu, A bordo del azar eta Misericordia lanengatik.