- Oier Etxaniz Beneitez zenaren lagunek Oier omentzeko ekitaldia antolatu dute larunbaterako (12.00etan) Bolatokiko parkean. Udal musika bandako eta Mauxitxa txarangako kide alaia, Oier Etxaniz joan den urteko apirilaren 17an hil zen, 31 urte zituela. Konfinamenduan izanda, herritarrak balkoietara atera ziren Xalbadorren Heriotzean abestia kantatuz Oier agurtzeko.