- Miruaitz frontoiak Gipuzkoako Euskal Pilota egokituko txapelketaren laugarren jardunaldiko sei partida hartuko ditu datorren larunbatean, 10.00etatik 14.00etara bitartean. Bigarren partidan iaz Mutrikuko Kirolaririk onenaren saria jaso zuen Eneko Sagarmendi arituko da, Jurdan Arakistainen aurka. Pandemia dela eta, ez da partidak frontoian ikusteko aukerarik izango.