- Pandemiaren ondorioz aurtengoan Korrika ezin izango dela ospatu ikusita, Mendaroko Udalak AEK-k egiten duen lana babesteko bertso saioa antolatu du datorren iganderako (12.00etan herriko frontoian), Beñat Gaztelumendi eta Oihana Arana bertsolarien partaidetzarekin. Edukiera mugatua izango da eta sarrerak Morroskillon eros daitezke, 2.5 eurotan.