- Udalak herriko merkataritza eta zerbitzu jarduerak sustatzeko garatu duen azken bono-kanpainak 18.300 euro mobilizatzea lortu du. Udalak 8.000 euroko inbertsioa egin zuen 16 establezimendu ezberdinetan gastatu ahal ziren 400 bono kaleratzeko. Kanpaina amaituta, 200 herritar inguruk eskuratu zituzten bono horiek, 18.300 euroko salerosketak eginez.