- Udalak, Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua euskaraz lortzeko ikastaroetarako dirulaguntzak emango ditu. Laguntza matrikularen kostuaren %50a izango da (gehienez 250 eurokoa) eta onuraduna izateko ezinbestekoa da Mendaron erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino hamabi hilabete lehenagotik eta 18 urtetik gora izatea. Eskaerak irailaren 15era arte egin daitezke Kultura Zerbitzuan (943 033 282 telefono zenbakia).