- Antzuolako Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du abian, herritarrek haur parkeen inguruko iritziak eman ditzaten. Herriko plazan jarritako mahaian dago eskuragarri galdeketa, eta bertan ekarpenak egin daitezke. Epea hilaren 17an amaituko da