- Osioko bizilagunak denbora luzea daramate auzoan kokatuta dagoen skate pista erabiltzerakoan pairatu behar izaten duten zaratagatik kexatzen. Horretaz jakitun, Udalak Osioko U hori lekuz aldatzea erabaki du “bizilagunen eskaerari erantzunez”.

Udalak esan duenez Osioko pista “datozen asteetan kenduko da eta kokaleku berria bilatuko zaio”. Udala “inguruan etxebizitzak ez dituen ingurunea” bilatzen aritu da, “pistaren erabilera gainon-tzeko bizilagunei eragozpenik sortu gabe bermatzeko”. Udalaren asmoa pista Ondarbeltz inguruan jartzea da eta dagoeneko hasi da Mutrikuko Udalarekin horretarako tramiteak egiten.