- Debako EH Bilduk koalizioaren II. Kongresuari buruzko nondik norakoen berri emateko herri batzarra egingo du hilaren 21ean (19.00etan). Batzarra telematikoki egingo da eta bertan parte hartzeko pausoak “datorren astean” emango ditu ezagutzera. Debako EH Bilduk aurreratzen du bilera horretan “bilkidetze kanpaina eta aurtengo Udal aurrekontuak” ere jorratuko dituztela.