- Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko hartu dituen azken neurrien ondorioz, Lagunak Pilota Eskolak bertan behera utzi behar izan du larunbat honetan Ikastolako frontoian jokatzekoa zen San Anton Pilota Txapelketa. Pilota Eskolak dena prest zuen afizionatu mailako jaialdiaren 28. edizioa ospatzeko “baina arau berriekin aurten ezingo dugu egin”.