- Zetak taldea Oñatiko Santa Ana antzokiko oholtza gainera igoko da urtarrilaren 21ean. Bi kontzertu eskainiko ditu, 17.00etan eta 19.00etan. Sarrerak (zortzi euro) datorren larunbatean jarriko dira salgai Santa Anako leihatilan, 10.00etatik aurrera. Eskudirutan ordaindu beharko dira eta pertsona bakoitzak gehienez hiru sarrera erosi ahal izango ditu.