- Presoen salbuespen egoera amaitzea eskatzeko bi manifestazio zutabe batuko dituzte datorren larunbatean Elman. 17.00etan irtengo dira; bata Arimazubitik abiatuko da, eta bestea, Musakola auzoko San Isidro ermitatik. 17.30ak aldera, Gipuzkoa Etorbidean elkartuko dira eta bertan Euskal Herri osoan irakurriko den idatzia entzungo da. Sarerekin batera, 37 arrasatearrek babestutako testuan etziko ekintzan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.