- Asteartean Euskalduna jauregian egin zen ekitaldian Bergarako Udalak Goi-mailako Bikain euskararen kalitate ziurtagiria jaso zuen. “Urte luzez egindako lanaren aitortza da. Euskararen normalizazio prozesuan urrats bat da, helburura heltzen lagundu dezakeena”, azaldu zuen atzo Gorka Artola alkateak.