- Euskal Herria eta Senegal banatzen dituzten 8.000 kilometroak osatzea da Bergarako Ndank Ndank elkarteak hilaren 20tik urtarrilaren 10era arte abian jarriko duen lasterketaren xedea. Banakako ariketa izango da eta parte hartzeko online eman behar da izena, Ndankndank.kinendu.com webgunearen bitartez (bost euro). Dionewar herriko kultur eremuaren eraikuntza finantzatuko dute ekimen honekin.