- Oñatiko Oñatz dantza taldeak, bere 50. urteurrenaren baitan, Iñigo de Gebara kondea eta Katalina de Gebara kondesa irudikatzen dituzten erraldoien panpinak atera ditu haurrek jolas dezaten. Salgai jarriko dira bihar eta datorren 12an eta 19an berdura plazan, 9:00etatik 13:00etara.